Miley Cyrus
March 4, 2007Miley Cyrus (Destiny Hope Cyrus) 1992ko azaroaren 23an jaio zen Franklinen, Nashvilleko auzo batean (Tennesse, EEBB), eta gaur egun bai aktoresa eta bai abeslari ezaguna da. Bera da Disney Channel-en “Hannah Montana” telesailaren protagonista.
Bera “Heritage Middle School” izeneko eskola batera joan zen, baina orain tutore pribatu bat du. Nashvilleko backwoodseko bere gurasoen granjan hazi zen. Billy Ray Cyrus (alaba bezala, aktore eta abeslaria) eta Leticia “Tish” Cyrusen alaba da eta lau anai-arreba ditu: Christopher Cody, Brandi, Braison, eta bera baino ahizpa gazteago bat, Noah Lindsey, Bera bezala aktoresa dena. Destinity Hope (patua eta esperantza) izena jarri zioten, bere gurasoek gauza handiak lortuko zituela uste baitzuten. Baina, beranduago, izena aldatu zioten Miley izena jarriaz.
Neskato hau bere aita telebistan agertzen ikusi zuenean hasi zen mundu horretaz interesatzen. Gainera, bere aitak lan egin zuen telesail berdinean egin zuen lan Kylie zelako bat interpretatzen. 2003. urtean Ruthie izeneko nerabe bat interpretatu zuen Tim Burtonen pelikula batean. “If Heartaches Have Wings” izeneko bideo musikal batean ere atera zen eta baita “Colgate Country Showdown” telesaiokoan ere, bere aitarekin batera.
Mileyk 11 urte baino ez zituen Disney Channel-erako “Best Friend” izeneko telesaila grabatu zuenean (orduan, Disney Channel-eko exekutibo eta presidentearen ustez, oraindik gazteegia zen telesailetan parte hartzeko). Baina, urte bat (gutxi-gora-behera) pasa ondoren Disney Channel-en “Hannah Montana” telesailerako hautatu zuten. Gainera, bere abesteko eta lan egiteko energia eta umoreari esker munduan zehar “Hilary Duff berria” dela ere esaten dute.
Bere lehen gitarra “Daisy Rock Guitar” izeneko bat izan zen eta bere gurasoek eman zioten 12 urte zituenean, “Country Music Television” izeneko programa batean. Horrela, Miley, aktoresa eta abeslari izateaz gain, konpositore ere bihurtu zen.
2006ko urriaren 24an, Walt Disney Records agentziak bere diskoa kaleratu zuen. Diskoan telesaileko 8 abesti sartu zituzten eta beste guztiak neskatxak eginak dira.
Disney Channel-eko “Hannah Montana” telesailean, Miley Cyrusekin batera, Emily Osment eta Mitchel Musso gazteek ere egiten dute lan.



