High School Musical
February 25, 2007“High School Musical” Disney Channel-en pelikula original bat da, istorio ederra kontatzen du, kanta politak ditu eta Disney Channel-i arrakasta handia eman dio bere promozio bikainagatik.
“High School Musical”ek transmisio originaletako errekorrak gainditu zituen lehen aldiz telebistan estreinatu zenean, 2006ko urtarrilaren 20an. Estatu Batuetan, adibidez, 30 milioi pertsonatik gorak ikusi zuten filma telebistan emititu zutenean, eta honen diskoa aste mordoz egon zen arrakasten zerrendako lehen postuan. “High School Musical”en CDak eta DVDak dendetako irudi ohikoa bihurtu ziren.
Pelikula hau egiten 5 milioi dolar gastatu arren, jada 36 milioi ikusle ditu. Bere estreinaldian 7 milioi ikusle izan zituen, horrela Disney Channel-en musikal ikusiena bihurtuaz batera. Gainera,bai CDak eta bai DVDak horrenbeste saldu dira, Guiness errekor berria lortu dutela historiako salduenak izateagatik eta, salmentei esker, 100 milioi dolar lortzeagatik urte bateko epean. Hori gutxi ez balitz, pelikulak 8 sari irabazi ditu eta beste 6 sari lortzeko puntuan egon da.
PERTSONAIA GARRANTZITSUENAK
Troy Bolton
(Zac Efron) Filmaren protagonista maskulinoa da, eskolako saskibaloi taldeko (Wildcats-ak) kapitaina. Baina, Gabriellarekin duoan abesti bat kantatu ondoren bere bizitzan saskibaloiaz aparte gustatzen zaizkion beste gauza batzuk ere badaudela jakiten du. Baina, berarentzat harrigarria bada ere, Gabriellarekin aurkitzen da East High School-eko ikasturte berriaren hasieran eta neska bere gelakidea izango dela jakiten du. Baina eskolako musikalerako audizioak hasten direnean, kantuak berriro elkartzen ditu desafio bati aurre egiteko: presentatu eta paperak lortu.
Gabriella Montez
(Vanessa Anne Hudgens) Filmaren protagonista femeninoa da, lotsatia eta oso ikasle ona eta azkarra da bera. Udako oporren amaieran, bere lagunek karaoke batean abestea bultzatu zutenean, ezagutu zuen Troy Bolton (hau ere bere lagunek bultzatu zuten). Denak harri eta zur uzten ditu neskak bere nota onak direla eta, baina bera musika ere garrantzitsua dela hasten da pentsatzen, eta, horregatik, Troyekin eskolako musikalean abestea erabakitzen du. Gainera, Gabriellari Troy gustatzen zaio eta Troyri ere bai bera.
Sharpay Evans
(Ashley Tisdale) Filmeko antagonista da, hau da, pelikulako gaiztoa. Eskolako ederrena dela suposatzen da eta ondo jantzita ibiltzen da beti, ilehoria da eta sinetsi hutsa da. Berak, bere anaia Ryanekin batera, Troy eta Gabriellaren aurka lehiatzen dira eskolako musikalean. Berak inoiz ez zuen imajinatuko irabazi egingo zietela, berak East High School-eko 17 obra baino gehiagotako protagonista izan delarik. Baina pelikularen amaieran amore eman eta Gabiellari zorte ona opatzen dio.
Ryan Evans
(Lucas Grabeel) Ryan Sharpayren, bere aktuazioetako bikote eta bikietako jatorrenaren, anaia biki ilehoria da. Biek batera eskolako musikal askotan hartu dute parte. Ryan ez da oso elegantea eta txapela eta biserak erabiltzeko mania bat duela esan daiteke, pelikulan bederatzi desberdin erabiltzen bai ditu.
Taylor McKessie
(Monique Coleman) East High School-eko zientzietako liderra da, Decatlon Akademikoan hartzen du parte. Bera izan da Gabriellaren lagunik onena hau eskolara iritsi zenean, eta, hori aprobetxatuz, berari ere Dekatlon Akademikoan parte hartzeko eskatzen dio. Hasieran, Gabriellari bere kantatzeko ideia hori burutik kentzen ahalegindu arren, azkenean animatzen amaitu zuen. Filmaren amaieran, Taylor Chadekin irteten hasten da.
Chad Danforth
(Corbin Bleu) Troyren lagunik eta gelakiderik onena da. Troyren moduan, saskibaloiko taldean dago. Hasieran, Chad ez dago ados Troyren abesteko ideiarekin. Berak pentsatzen du musikalak ez direla saskibaloi jokalarientzat. Hala ere, abestea Troyri gustatzen zaion zerbait dela onrtzen du azkenean eta bere laguna animatzen du. Filmaren amaieran, Chadek Taylori irteteko eskatzen dio.

