Kontuz, bikiak aske dabiltza!
April 14, 2007Dagoeneko hasi dira arazoak “Tipton” hotelean, izan ere, Sack eta Cody izeneko bikiak gerra emateko asmoarekin datoz gure telebistetara. Ez dira minutu bat ere geldirik egongo eta arazoak barra barra izango dira. Nola? Ez dakizuela zein telesaili buruz hitz egiten ari garen? “Hotel dulce hotel: las aventuras de Zack y Cody” telesailari buruz ari gara!
“Hotel dulce hotel: las aventuras de Zack y Cody” Dysney Chanel-en komedia bikain eta barregarri bat da. Haurrengan pentsatua dagoen telesail moderno bat da (Hori bai, nahi duen guztiak ikus dezake). Estatu Batuetan 2005. urte hasieran estreinatu zen eta Espainian, berriz, urte berdineko irailaren 23an. Telesail honek sekulako arrakasta izan du mundu guztian eta, orain kapitulu berri gehiago grabatzen ari direnez, ez dugu inongo zalantzarik bi mutiko hauek harriturik utziko gaituztela beraien abentura berriekin eta, nola ez, beraien bihurrikeria guztiekin.

Zeri buruzkoa da telesail hau?
Zack eta Cody Martin bere ama Carey-rekin batera bizi dira”Tipton” hotel erosoko 23. pisuko suite batean, Boston-en. Bikiak ez diote arazotan sartzeari uzten eta ezta hoteleko gerentea erotzeari ere. Mosbey jauna. Beste aldetik, London Tipton daukagu, bere aitaren aldetik hotelaren herentzia jasoko duena, eta inoiz ez du dudarik izaten bere arazoetan Maddie sartzeko, Zack maitemindua dagoen eta hotelean gozokiak saltzen dituen neska. Baina benetako protagonistak Zack eta Cody dira. Beraien amak hotelean abesten egiten du lan, bazkari eta afarietan bezeroei abesten, eta behin baino gehiagotan bere bi semeek barregarri utzi dute edo moztu egiten dizkiote bere saioak. Carey-k ia beti jasotzen ditu Mosbey jaunaren kexak, beti haserre dabilela mutikoekin hotela “suntsitzeari” uzten ez diotelako.
Telesail honek Raven-en (Disney-ren “Raven” izeneko telesaileko protagonista) eta Miley Cyrus-en (Disney-ren “Hannah Montana” izeneko telesaileko protagonista) laguntza ere izan du bigarren denboraldian.

