Girlfriend, sekulako arrakasta!

June 14, 2007

The Best Damn Thing da abeslari eta abesti-idazle Kanadar honen hirugarren diskoaren izena. Dirudienez, hau izan da bere hiru diskoen artean arrakasta gehien izan duena. Album berri hau joan den apirilaren 17an atera zen Kanadan eta egun bat lehenago, apirilaren 16an, hain zuzen ere, kaleratu zen Erresuma Batuan.

Diskoaren lehenengo singlea “Girlfriend”, mundu osoan entziuna den abesti famatua, izenekoa da eta bigarrena”When You’re Gone”. Gainera, album honetan Eragon filmerako Avrilek egin zuen abestia sartu du.

Neska gazte honek disko hau azkarra, dibertigarria, gaztea, dantzagarria eta gustagarria dela esaten du, berak nahi zuen bezalakoxea, alegia. Eta oso pozik dago diskoaren emaitzarekin, bere ilusio guztiak jarri baitzituen disko honetan eta, gainera, bere senarrak, Deryck Whibley (Sum 41 musika taldeko abeslaria), asko lagundu zion.

Orain arte “The best damn thing” emaitza bikainak ari da ematen eta mundu guztian entzun dezakegu. Hori bai, bere lehen singlea, “Girlfriend”, zortzi hizkuntza desberdinetan, (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez), grabatua izan da eta horri dagokio bere arrakasta ikaragarria.

Bai diskoarengatik eta baita “Girlfriend” abestiarengatik ere, Avril Lavigne abeslariak sari mordoa jaso du bere senarrak lagundurik eta oso pozik dago bere lana horren ondo ulertu dutenengatik, bere arrakastaren oinarri baitira.

Hori dena gutxi ez balitz, kopia mordoa saldu ditu mundu osoan eta bere abestiak herrialde askotako lehenak dira musika zerrendetan eta baita internet bidezko deskargetan ere. Beraz, esan dezakegu neska honek, horren gaztea denez, etorkizun oparoa eta arrakastatsua duela bai abeslari bezala eta baita aktoresa moduan ere, pelikula bat egiteko asmotan dabil eta tarteren bat libre hartzen duenean.

Horrez gain, bere modako enpresa bat martxan jartzekotan dabil eta bere modelo nagusia bere jarraitzaileetako bat izango da. Edozein kontzertutan aukeratuko du bere moda enpresako aurpegi berria.

“Eurovision”, Serbia irabazle

May 13, 2007

Horrela da, bai. Europako herrialdeen botoen arabera, Serbia izan zen atzo gauean Helsinkin (Finlandia) ospatu zen “Eurovision Song Contest”, Europako lehiaketa musikalik handi eta famatuenaren irabazlea.

Marija ŠERIFOVIĆ izeneko abeslariari eta bere abestiari, “Molitva”, esker, 268 puntu lortzearekin batera, “Eurovision Song Contest” eko puntuen errekorra lortu zuten; baina kontuan hartu beharra dago aurten berriro hautsi dela herrialde parte hartzaileen errekorra, 42 izan dira eta denera.

Horregatik, aurten ere semifinal bat egin behar izan dute. Bertan 28 herrialdek hartzen zuten parte, Serbia barne, eta Europako biztanleen eskuetatik boto gehien lortu zituzten 10 herrialde finalera pasa ziren.

Gainera, hau zen Serbiak lehiaketa honetan parte hartzen zuen lehenengo aldia, izan ere, joan den urte arte, Serbia eta Montenegro moduan aurkeztu dira lehiaketa musikal honetara. Serbia bezala, Montenegro, Georgia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Austria ere lehenengo aldiz aurkeztu dira, baina denek ez dute finalera pasatzeko zorterik izan.

Oraindik semifinaletik igarotzea lortu ez duten herrialdetako bi, Portugal eta Andorra, finalera pasatzeko justu-justu ibili arren, ez zuten pasatzerik lortu, Portugal 11. postuan geratu baitzen eta Andorra, berriz, 12. postuan.

Baina Espainiak ez zuen uste zen zorterik izan final handian, hogeigarren postuan geratu baitzen D´Nash taldea. Nahiz eta Internet bidez Europako biztanleek egindako inkesten arabera mutil talde hau faboritoetako bat izan, sorpresa handiak izan genituen atzo gauean.

Bai parte hartzaileez, bai irabazleaz, bai botoei buruz…. informazio gehiago nahi izanez gero, Klikatu hemen.

“Headstrong”

April 29, 2007

“Headstrong”. Horixe da, hain zuzen ere, Ashley Tisdale-k, High School Musical filmean Sharpay Evans-en papera egiten duen neskak, bakarlari moduan grabatu duen lehen diskoaren izenburua.

Mundu guztia High School Musical 2-ren zain dagoen bitartean, Disney Channeli esker ezagun egin den gaztetxo honek bere lehen diskoa kaleratu du, “Headstrong” eta diskoaren lehen singlea “Be good to me” da.

Neska bera oso arro dago diskoaren emaitzekin eta salmentekin, asko saldu baita azken aste hauetan. Honela esan zuen Ashley-k duela egun batzuk Estatu Batuetako telebistarako programa batean elkarrizketatu zutenean:”Jende gehienak neure pertsonaiak ezagutzen ditu, eta ez ni neu, bizitza normalean naizen bezala. Egia esan, inoiz ez dut nire bizitza pertsonalari buruz hitz egiten kameren aurrean, baina disko honetan ni neu izan naiz eta, horregatik, jendeak, abestien letren bitartez, hobeto ezagutuko nauela espero dut.” Beraz, disko honi esker hobeto ezagutu dezakenu. “Jendeak beraiek bezalako pertsona normal bat naizela jakitea nahi dut, eta edonori gerta dakizkiokeen arazo eta kezkak ere izaten ditudala.”

Gainera, High School Musical 2 grabatzen bukatu ondoren, beste diskoren bat kaleratzeko asmoa du eta, ondoren datozen proiektuek eragozten ez badute (High School Musicalen hirugarren zatia grabatzeko kontratua sinatu du eta oraindik ziurtatu gabe dago beste pelikula batean parte hartuko duela protagonistarena egiten), 2010erako bere 3. diskoa eskuetan izan ahalko dugu.

Badira hilabete batzuk disko hau atera zela eta Estatu Batuetan sekulako arrakasta izaten ari da, izan ere, kaleratu zenetik, lehen 10 diskorik salduenen zerrendan jarraitzen du eta High School Musicalek izandako arrakasta izan duela esan daiteke.

RBD

April 11, 2007

RBD 2004. urtean “Rebelde” telesailetik sortutako musika talde mexikarra da, talde honetako 6 kideak (Anahi, Dulce, Maite, Alfonso, Christian eta Christopher) telesailean lanean zebiltzala. “Rebelde” hasi eta segituan sartu zitzaien denei pop musika talde bat sortu nahi izateko grina eta horrela erabaki zuten inondik ezagutzen ez ziren gazte hauek orain horrenbesteko arrakasta duen talde hau sortzea.

Beraien diskorik ezagunenak, “Rebelde” izenekoak, sekulako arrakasta izan zuen Mexikon eta baita Estatu Batuetan ere; “Rebelde”, “Solo Quédate En Silencio”, “Sálvame” eta “Un Poco De Tu Amor” izan ziren gehien entzun ziren jendeari gehien gustaturiko kantuak eta baita arrakastatsuenak ere. Gainera, segituan bihurtu zen disko hura Urrezko disko, gero Zilarrezko disko eta, azkenik, duela oso gutxi, Diamantezko disko beren herrialdean 500.000 kopia saltzeagatik.

Taldearen lehenengo giratik, “Tour Generación RBD” izenekotik, bai CD eta bai DVD-ak atera zituzten jendeak gaztetxo hauen kontzertuak ikusi edo entzun zitzaten. Horren zorte ona eduki zuten honekin guztiarekin, ze Zilarrezko diskoa eman zieten zuzeneko disko horrengatik.

Handik ia urte betera, RBD-k bere bigarren diskoa kaleratu zuen kantu berri mordo batekin;”Nuestro Amor” izenekoa. Disko honetan taldea profesionalki nola aldatu den antzeman daiteke, bai euren musika mota eta baita euren esperientzia garaturik daudelako musika munduan hasi zirenetik.

Harrigarria bada ere, egia da: “Nuestro amor” lanagatik, RBD-k Zillarrezko beste disko bat irabazi zuen Mexikon salgai jarri eta handik 7 ordutara.

Argi dago RBD-k oraindik asko harrituko gaituela eta sari asko irabazteaz gain, askoz ere disko gehiago kaleratuko dituztela, jada 7 dituzte (”Celestial”, “DVD - Live in Hollywood”, “RBD Live in Hollywood”, “Nuestro Amor”, “Tour Generación RBD “en vivo” (DVD)”, “Tour Generación RBD “en vivo”eta “Rebelde”) eta oraindik ez dirudi atsedenik hartzeko asmorik dutenik 6 gazte hauek. Beraien diskoek sekulako baina sekulako arrakasta izan dute mundu guztian. Eta zuk, ezagutzen al dituzu?

Honi buruz informazio gehiago nahi izanez gero, klikatu hemen.