Alyson Stoner

April 25, 2007

Alyson Rae Stoner, 1993ko abuztuaren 11n Toledo-n (Ohio) jaioa, aktoresa eta hip-hop dantzari Amerikarra da.

Alyson Stoner asko esfortzatu zen O’Connell Dance Studio (Holland-en, Ohio) dantza akademian eta Margaret O’Brien modelo akademian. Horri guztiari esker, sari goraipagarriak jaso zituen bai dantza lehiaketetan, bai antzerkiak egiten eta baita modelo lanak egiten ere, azken honetan IMTA enpresak urteko modelo onena izateagatik saritu zuen.

Los Angelesen egindako dantza entrenamendu gogorren ondoren, 13 urteko neska hau Missy Elliott eta Eminem abeslarien bideoklipetan azaldu zen dantza egiten; 2004 eta 2006 urteetan zehar, Alyson JammXKids musika taldearekin ere aritu zen dantzan. Taldetik irten beharra izan zuen film batzuk egiteko eta dantza lehiaketetarako ondo presta zedin.
2002. urtean, Alyson Stoner Disney Channelen Mike’s Super Short Show telesaileko pertsonaietako bat bihurtu zen.

2003 eta 2005 urteetan, berriz, Baker familiaren 12 haurretako baten papera egin zuen, Sarah Baker-ena hain zuzen, Cheaper by the Dozen eta Cheaper by the Dozen 2 komedietan.

Telebistan ere azaldu da inoiz, Drake & Josh, The Suite Life of Zack and Cody eta That’s So Raven telesailetan, esaterako.

2007. urtea hasieran Alice izeneko pelikula bat grabatzen hasi zen eta aurtengo udan Disney Channelen telesail berri batean Isabellaren ahotsa izango da.

Baina, hala ere, bere afiziorik gustokoenarekin jarraituko duela azaltzen du, dantzarekin. Hip-hop klaseak ematen ditu Millennium Dance Complex izeneko akademian.

Avril Lavigne

April 13, 2007

Avril Ramona Lavigne 1984ko irailaren 27an jaio zen Napanee-n, Ontario izeneko Kanadako probintzia bateko herri batean. Abeslari Kanadar honek “Skate” musika egiten du, baina baita Pop/Rock-a ere eta bere kantetako batzuk Pop Punk izeneko estiloan sartzen dira. Bai bere arrakasta handiagatik eta baita bere diskoen salmenta altuagatik izar berri gazteetako bat da. 2 disko edukita 30 milioi kopia saldu ditu mundu guztian. Gainera, 30 sari baino gehiago irabazi ditu.

Txiki txikitatik erakutsi zuen Avril-ek bere musikarako gaitasuna eta, bere amak dioenez, 2 urte zituenean bere haurtzaindegitik etxerako bidean kantatzen etortzen zen bidean. 5 urterekin, berriz, gospel musika abesten hasi zen herriko elizako koroan, bere amarekin batera. Adin horrekin, gitarra jotzen ere hasi zen. Musikarekin lotura zuten lehiaketa guztietan hartzen zuen parte eta 12 urterekin zorte onak lagundu zuen neska, lehiaketa bat irabazi zuen eta Shania Twain abeslariarekin abesteko aukera izan zuen.

16 urterekin, eta oraindik ikasketak amaitu gabe zituela, Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere anaiak lagunduta bertan musika mundurako ateak irekiko zitzaizkion esperantzarekin. New York-erako bidaia batean Antonio “LA” Reid-ek (Pink izeneko musika grabazio enpresa baten jabea) country musika abesten entzun zuen “Chapters” liburutegian eta hortxe hasi zen abentura handia. Avril-ek berehala egin zuen tratua gizon harekin eta Artista Records agentziak abeslariarekin tratua egin zuen. Horduantxe, Cliff Magnes konpositoreak lagunduta, hasi zen “Let Go”ren (Avril Lavigne-ren lehenengo CD-a) grabaketa. Horrela, Grammy sari bat irabazi zuen Avril-ek denbora jakin batean 18 milioi kopia saltzeagatik.

Nahiz eta fama duen bere jarraitzaileekin, egia esan, oso jatorra eta zintzoa dela diote bere lagun askok.

“Under My Skin”en (artistaren bigarren diskoa), Avril helduago bat ikus dezakegu, bere irudi gaiztoaz urrun eta kantu zuzenagoak egiteko gaitasunarekin, neska nerabeek mutilekin dituzten arazo normaletan pentsatuz eginak. Bigarren album honen 13 milioi kopia baino gehiago saldu ziren eta bertako bi kantu, “He wasn´t” etra “Nobody´s Home”, oso famatu egin ziren abeslariaren bizitzako zati asko deskribatzen zituztela eta.

Avril, 2006ko uztailaren 22an, arratsaldeko 5etan hain zuzen ere, Deryck Whibley-rekin, “Sum 41” musika taldearen abeslariarekin, ezkondu zen Montecito-n (Kalifornia).

Bere hirugarren diskoa, “The Best Damn Thing” izenekoa, urte honetako (2007) apirilaren 17an kaleratuko da eta bere lehen singlea, “Girlfriend”, jada estreinatu zen eta orain bideorik ikusienen zerrendan kokatzen da www.youtube.com helbidean. Abesti honen berezitasunetako bat honako hau da: 8 hizkuntza ezberdinetan grabatu dute (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez).

Jeremy Sumpter

April 12, 2007

Jeremy Robert Myron Sumpter 1989ko Otsailaren 5ean Monterrey ( Kalifornia) izeneko hiri batean jaio zen aktore gaztea da, Peter Pan (2003) pelikularen
protagonista izateagatik ezagunagoa.

Kentucky-ko herri txiki batean hazi zen, bere familia bertara joan bai zen bizitzera bera txikia zenean. 11 urte zituenean, Jeremy-k talentuen txapelketa batean parte hartzeko izena eman zuen, horrela sari piloa irabaziz. Ondorioz, errepresentatzaile pertsonal batekin hitz egin zuen eta 200. urtean Los Angelesera joan zen bizi izatera. Bertan hilabete batzuk baino ez zeramatzala, gazteak “Adam Meiks gaztea”-ren papera lortu zuen “Frailty” izeneko filmean, Bill Paxton-en filma.

Beranduago, Danny Glover zine zuzendariak “Henry Sturbuck” izeneko pertsonaiaren papera egiteko aukeratu zuen “Just a Dream” filmean eta, horregatik, aktoreak telebistarako egin diren pelikuletako interpretaziorik onenari saria irabazi zuen “Young Artist Awards”-etan.

“Local Boys” izan zen bere hurrengo pelikula, bertan erakutsi zuen mutil honek, interpretazioaz gain, surfean ere primeran moldatzen zela. Izan ere, filmean surflari gazte baten papera egin zuen.

Mundu osoko aktore gazteen artean eginiko aukeraketa baten ondoren, Jeremy P.J. Hogan-en Peter Pan-en bertsioan (“Peter Pan: the big aventure”) Peter-ena egiteko aukeratu zuten. Hau izan da Jeremy-ren paperik inportanteena eta zinerako ate asko ireki dizkiona. Baina, pelikula hau egiteko, Esgrima entrenamendu gogorrak egin behar izan zituen eta 2 astez egon zen egunero gimnasiora joanez.

“Clubhouse” izan zen Jeremy-k egin zuen lehenengo telesaila, 15 urte zituenean.
Jeremy beti dabil paper ezberdinen bila eta, egunen batean, zuzendari moduan kameren atzean lan egitea da bere ametsa.
Bere denbora librean, Jeremy-k surf-a, saskibaloia eta, igerilekuan, tranpolineko saltoa praktikatzen ditu.

Aktore honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, Klikatu hemen.

Miley Cyrus

March 4, 2007

Miley Cyrus (Destiny Hope Cyrus) 1992ko azaroaren 23an jaio zen Franklinen, Nashvilleko auzo batean (Tennesse, EEBB), eta gaur egun bai aktoresa eta bai abeslari ezaguna da. Bera da Disney Channel-en “Hannah Montana” telesailaren protagonista.
Bera “Heritage Middle School” izeneko eskola batera joan zen, baina orain tutore pribatu bat du. Nashvilleko backwoodseko bere gurasoen granjan hazi zen. Billy Ray Cyrus (alaba bezala, aktore eta abeslaria) eta Leticia “Tish” Cyrusen alaba da eta lau anai-arreba ditu: Christopher Cody, Brandi, Braison, eta bera baino ahizpa gazteago bat, Noah Lindsey, Bera bezala aktoresa dena. Destinity Hope (patua eta esperantza) izena jarri zioten, bere gurasoek gauza handiak lortuko zituela uste baitzuten. Baina, beranduago, izena aldatu zioten Miley izena jarriaz.
Neskato hau bere aita telebistan agertzen ikusi zuenean hasi zen mundu horretaz interesatzen. Gainera, bere aitak lan egin zuen telesail berdinean egin zuen lan Kylie zelako bat interpretatzen. 2003. urtean Ruthie izeneko nerabe bat interpretatu zuen Tim Burtonen pelikula batean. “If Heartaches Have Wings” izeneko bideo musikal batean ere atera zen eta baita “Colgate Country Showdown” telesaiokoan ere, bere aitarekin batera.
Mileyk 11 urte baino ez zituen Disney Channel-erako “Best Friend” izeneko telesaila grabatu zuenean (orduan, Disney Channel-eko exekutibo eta presidentearen ustez, oraindik gazteegia zen telesailetan parte hartzeko). Baina, urte bat (gutxi-gora-behera) pasa ondoren Disney Channel-en “Hannah Montana” telesailerako hautatu zuten. Gainera, bere abesteko eta lan egiteko energia eta umoreari esker munduan zehar “Hilary Duff berria” dela ere esaten dute.
Bere lehen gitarra “Daisy Rock Guitar” izeneko bat izan zen eta bere gurasoek eman zioten 12 urte zituenean, “Country Music Television” izeneko programa batean. Horrela, Miley, aktoresa eta abeslari izateaz gain, konpositore ere bihurtu zen.
2006ko urriaren 24an, Walt Disney Records agentziak bere diskoa kaleratu zuen. Diskoan telesaileko 8 abesti sartu zituzten eta beste guztiak neskatxak eginak dira.
Disney Channel-eko “Hannah Montana” telesailean, Miley Cyrusekin batera, Emily Osment eta Mitchel Musso gazteek ere egiten dute lan.

Ashley eta Mary Kate Olsen

February 19, 2007

Mary-Kate Olsen eta Ashley Fuller Olsen 1986ko ekainaren 13an jaio ziren Sherman Oaksen (Kalifornia). Aktoresak izatetik aparte, enpresa erraldoi baten jabe dira. Neska hauek oso famatuak egin dira, izan ere, beren gurasoei esker (David Olsen eta Jarnette Jones), 9 hilabete zituztenetik ez diote ez telebistan eta ez pelikuletan azaltzeari utzi biki hauek. Gainera, beraientzat arau bat balitz bezala, beti batera izan dira telebistako programetan, pelikuletan, erreportajeetan, gala ofizialetan… eta haur zirenetik bilioi bat dolar baino gehiago izan dituzte euren menpe.

Biki hauek beraien aktoresa karrera “Full House” telesailean (1987. urtean estreinatua) hasi zuten. Nahiz eta 5 hilabeterekin kontratatuak izan ziren, 9 hilabete zituztenean hasi ziren lanean. Telesail hau oso famatua egin zen 80ko hamarkadaren amaieran eta baita 90ko hamarkadan ere. Baina jendeak ez zekiena zera zen, bikiek pertsona bakarra interpretatzen zutela, hau da, Michelle Tanner, eta neskatoak aldatu egiten zituzten grabaketetan, horrela haur aktoreen legea bete ahal izateko. Baina, jendeak Michelle Tanneren papera egiten zuena bakarra zela uste zuenean (Mary Kate Ashley Olsen izena zuena), bikiek eta gurasoek pertsona desberdinak zirela esan behar izan zuten.

Denbora gutxiren buruan telesailaren amaiera izan zen, baina, hala ere, neskatxek beraien pertsonaiaren argazkiak saldu zituzten. Beraien izenak oso entzunak bilakatu ziren mundu osoan, bai euren negozioengatik eta bai euren arropak, koloniak, aldizkariak, publizitateak, filmak, eta baita bideojokoen (“Mary Kate and Ashley’s Magical Mystery Mall” ) salmenta ikaragarriengatik. Gaur egun, bai Ashley Olsen eta Mary Kate Olsen oso ezagunak dira oraigo nerabeen modan, Hollywoodeko beste haurren bideak jarraituz (Shirley Temple, Ron Howard, eta Macaulay Culkin, beste batzuen artean).

“The Adventures of Mary-Kate and Ashley”filmean eta ABCrako egin zuten “Two of a Kind” programan, horrela “So Little Time” telesailean bezalaxe, parte hartu zuten. Beraiek idatziriko liburu sorta handi bat ere badute. Baina, 2004. urtean denok harri eta zur utzi gintuzten Unibertsitatera joago zirela jakinarazi zutenean; hori, jakinda ia aktore eta aktoresa nerabe gehienek nahiago izaten dutela beraien lana egiten jarraitu. Baina, hala ere, badaude ikasten jarraitzea erabakitzen dutenak ere (Brooke Shields, Jodie Foster, Julia Stiles eta Natalie Portman, adibidez). Orain, Ashley Psikologia ari da ikasten eta Mary Kate, berriz, Argazkilaritza.

Hau dena gutxi ez balitz, bikiek Hollywoodeko famaren paseoko izar bat lortu zuten 2004ko apirilaren 29an. Beraiek izan dira izar hori lortzen duten gazteenak eta izar bakoitzak 500 milioi dolar balio duela estimatzen da.

Zac Efron

February 18, 2007

Zachary David Alexander Efron 1987ko urriaren 18an jaio zen San Luis Obispon, (Kalifornia). Bere gurasoak, David Efron, argiketaria, eta Starla Baskett, idazkaria izandakoa, judutarrak izan arren, berak ez du erlijio hau praktikatzen. Gainera, anaia bat du, Dylan, Dreamer eta Puppy izeneko bi txakur Australiar eta Simon izeneko katu bat. 11 urte zituela jakin zuen primeran abesten zuela eta
kasting batera aurkeztu ondoren, bera bezala, finalean zeuden beste 90 pertsonen artean aukeratu zuten eta “Peter Pan”, “Little Shop of Horrors”, “The Music Man”eta “Mame” musikaletan parte hartu zuen.

2002. urtean, Zacek telebistako telesailetan egin zuen lan; euren artean “Firefly”, “ER” eta “The Guardian”.

Zac Efron famatua egin zen “Cameron Bale” telesaiean parte hartu zuenean eta, bere aitari esker, “Summerland” telesaiean azaltzen hasi zenetik, Efron kastingetako aurpegi ohikoa bihurtu zen bere lankide Kay Panabaker, Lori Loughlin eta Jesse McCartneyri esker. “Summerland”en azaldu zenetik aurrera, pertsonai desberdinak ere egin ditu “CSI Miami”, “NCIS: Naval Criminal Investigative Service”, “The Suite Life of Zack and Cody” eta “The Replacements” telesailetan.

2003. urtean, berriz, telebistako programa bat aurkezten hasi zen, “Miracle Run”. Bertan Steven Morganekin egin zuen lan. Gainera, 2005. urtean, ia, aktuazio onena egin zuen artista gazteena izateagatik telebistako sari bat irabazi zuen eta, geroago, Hope Partlow zuzendariaren musikal batean agertu zen, “Sick Inside”.
2006an gure artista Dysney Channelen “High School Musical” film-musikalean egin zuen lan Troy Balton izeneko institutuko saskibaloi taldeko kapitaina interpretatzen, eta Vanessa Hudgens, Ashley Tisdale eta Monique Coleman aktoresekin lan egiteko aukera izan zuen; hala ere, lehenago ere egin zuen hauekin topo “The Suite Life of Zack and Cody” telesailean, eta baita bere lankide Lucas Grabeel eta Corbin Bleuk. Film honi esker nerabeen artean gehien gustatzen den aktorea bihurtu zen eta baita abeslari famatua ere.

Efronek sekulako arrakasta izan zuen 2006ko otsailaren 4an hasi zen astean, “High School Musical”en Vanessa Hudgensekin duoan abesten zituen bi kantengatik (“Get’cha Head In the Game” eta “Breaking Free”). Hurrengo asteetan ere asko entzun ziren musikalean abesten zituen beste kantak ere, “Get’cha Head in the Game”, “Start of Something New”, “Breaking Free”eta, nola ez, “We’re all in this Together” (Filmearen kanpaina publizitariorako autatu zuten abestia).

Eta, 2006ko ekainean, Zacek “Hairspray” izeneko pelikula batean parte hartzeko saiakera egin eta lortu egin zuen eta, horrela, Amanda Bynes, Queen Latifah eta John Travolta bezain artista bikainekin egin du lan. Eta, gainera, Zacek bere ile luzea oztu behar izan zuen filmeko papera egin ahal izateko.
Hori gutxi ez balitz, 2006ko azaroan “High School Musical”engatik musikal ikusieneko aktore gazte onenak izateagatik saritu zituzten bai bera eta bai bere laguna, Vanessa Hudgens.

Jesse McCartney

February 7, 2007

Jesse McCartney 1987ko apirilaren 9an jaio zen New Yorken, beraz, 20 urte egingo ditu laster. Bi anai gazteago ditu, Lea eta Timmy eta bere kirolik gogokoenak surfean aritzea, beisbolean jolastea eta eskiatzea, elurretan nahiz uretan, dira. Gehien gustatzen zaion kolorea laranja da eta bi xagu ditu maskota moduan, Mocha eta Blanche. Gainera, beldurra die intsektuei.

Artisten familia batetik dator, bere gurasoek, Ginger eta Scot McCartneyk udazkenero praktikatzen zuten bi hilabetez gero, abenduan, musikal handiak presentatzeko; abeslari bikainak ziren eta, nahiz eta orain ez dabiltzan horretan lanean, ongi abesten jarraituko dutela pentsatzen dut.

Jessei bere musikarako zaletasuna auzoko teatroko obra bat egiten ari zela azaldu zitzaion, bere paperak abestiren bat edo beste kantatzea eskatzen zion eta. Gainera, aktore bezala, arrakasta handia lortu zuen 1997an, “The King and I” izeneko obran, Brodwayen. 11 urterekin, berriz, “Sexto Sentido” pelikulako umearena egiteko kasting batera presentatu zen, baina huts egin zuen, ez zuten hartu eta 1998ko ekainean, Jesse, ABCren “All My Children” telesailerako aukeratua izan zen. Telesailean egin zuen lana zine eta telebista enpresa askok goraipatua izan zen eta Emmy saria jasotzeko aukeratuetako bat izan zen 2001. urtean eta 2002. urtean aktore gazterik onenaren moduan.

Geroztik telesai askotan hartu du parte eta paperen bat edo beste ere egin du The Pirates in Central Park” eta “Pizza” pelikuletan. “Sugar Beats” taldera sartu zenean egin zuen bere lehen musikala eta, horri esker, izan zuen bere lehenengo Grammy saria jasotzeko aukeratuetako bat izateko aukera. Jessek 12 urte bete zituenean 2000 mutilen artean aukeratua izan zen “Dream Street” musika taldearen zati izateko eta 3 urte eta erdiz egon zen bertan beste 4 mutilekin.

Talde honen azken albumak salmenten lehen postua hartu zuen denbora luze batez eta zilarrezko diskoa saria jaso zuten albumagatik. Talde honetan zebilela, Jessek bere lehen bira egin zuen Britney Spears eta Aron Carten abeslariekin. Gainera, taldearen abesti batzuk “Pokemon 2000” eta “The little Vampire” pelikuletan agertu ziren.

Taldea utzi eta 2 urtera, bere lehenengo taldearen, “Sugar Beats”en, produktorearekin elkartu zen eta bien artean “Jump Ahead Productions” produkzio enpresa sortu zuten. Ordurako Jesse abeslari profesionala zen.

Azkenik, 2004. urtean, bere bakarkako lehen albuma grabatu zuen, “Beautiful Soul”, eta “multi” zilarrezko diskoa lortu zuen Jessek.

2004 eta 2005 urteen tartean ere oso famatua egin da “Summerland” telesailean egiten zuen bere gurasoen hilketaren ondorioz bere izebaren etxean bizi zen surf-ariaren papera eginez.

Estatu Batuetan 2006ko azaroaren 19an kaleratu zen bere azken diskoa, “Right Where You Want Me”. Bertako 12 abestietatik 11 berak idatzi eta eginak dira.

Ashley Tisdale

February 4, 2007

Ashley Tisdale 1985ko Uztailaren 2an jaio zen, beraz, orain, 22 urte ditu eta, bere lanak eskatzen diolako, Los
Angelesen bizi da bere txakurrarekin (Blondie). Bere lagunik onena Jennifer Tisdale da, bere bidea jarraituz aktoresa egin den bere ahizpa nagusia. Ashleyren kolore gustukoena arrosa da eta shushia eta pizza ditu janari gustukoenak. Bere film gustukoenak “Just Married”, “My Best Friends Wedding” eta “How to Lose a Guy in 10 Days” dira. Lanik ez duenean abestea, egun osoa erosketak egiten pasatzea edo lagunekin hirian zehar ibiltzea gustatzen zaio.

Bill Perlman, Ashley Tisdale errepresentatzen jarraitzen duen managerra, izan zen neska honen kanturako eta antzerkirako talentua deskubritu zuena, Ashleyk 3 urte baino ez zituenean. Beranduago film batean parte hartzeko kasting batera iristen lagundu zion gizonak, baina, zoritxarrez, ez zuten hartu. Hala ere, Ashley saiatu eta saiatu ibili zen paperen bat lortzeko nahiz kantuan aritzeko. Eta bere lan gogorrari esker, 8 urte zituela, mundu guztitik etorri ziren neska mordo baten artean aukeratua izan zen pelikula batean parte hartzeko. Ez zen beste munduko ezer, baina Ashleyk oso ondo egin zuen.Urte hartan bertan Brodway-ko “Les Miserables” musikalean parte hartzeko eskaitza bat izan zuen eta eskaintza hura onartu zuen. Ondorengo urtean “Annie” musikaleko kastinga gainditu zuen eta munduko hiri handienetan ibili zen musikal honetan lanean. Gainera, Etxe Zurian abestu zuen 12 urte zituenean.
Baina, gaur egun Disney Chanelen emititzen duten “Hotel dulce hotel, las aventuras de Zack y Cody” telesailean egin zen famatu Maddie-ren, Tipton izeneko hotel batean gozokiak saltzen eta bertako jatetxean abesten duen andere baten bikiak zaintzen lan egiten duen neskaren, papera egiten.

Gainera, duela gutxi sekulako arraksta izan duen “High School Musical”pelikula musikalean, Kenny Ortegak zuzenduriko filmean, parte hartu duenetik benetan famatu bihurtu da eta, gainera, Zac Efron eta Vanessa Hudges bezalako aktoreekin egin du lan. Pelikula hau 2006ko urtarrilean estreinatu zen eta Disney Chanelen historian ikusle gehien izan dituen filmea izan da. Bertan, Ashleyk, 2 abesti abesten ditu, “Bob to the top” eta “What I´ve been looking for”, hain zuzen ere.

Hori dena gutxi ez balitz, laster estreinatuko den “High School Musical 2”n ikus dezakegu eta film honen bigarren zatia lehenengoa bezain arrakastatsua izatea espero da.