Girlfriend, sekulako arrakasta!
June 14, 2007The Best Damn Thing da abeslari eta abesti-idazle Kanadar honen hirugarren diskoaren izena. Dirudienez, hau izan da bere hiru diskoen artean arrakasta gehien izan duena. Album berri hau joan den apirilaren 17an atera zen Kanadan eta egun bat lehenago, apirilaren 16an, hain zuzen ere, kaleratu zen Erresuma Batuan.
Diskoaren lehenengo singlea “Girlfriend”, mundu osoan entziuna den abesti famatua, izenekoa da eta bigarrena”When You’re Gone”. Gainera, album honetan Eragon filmerako Avrilek egin zuen abestia sartu du.
Neska gazte honek disko hau azkarra, dibertigarria, gaztea, dantzagarria eta gustagarria dela esaten du, berak nahi zuen bezalakoxea, alegia. Eta oso pozik dago diskoaren emaitzarekin, bere ilusio guztiak jarri baitzituen disko honetan eta, gainera, bere senarrak, Deryck Whibley (Sum 41 musika taldeko abeslaria), asko lagundu zion.
Orain arte “The best damn thing” emaitza bikainak ari da ematen eta mundu guztian entzun dezakegu. Hori bai, bere lehen singlea, “Girlfriend”, zortzi hizkuntza desberdinetan, (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez), grabatua izan da eta horri dagokio bere arrakasta ikaragarria.
Bai diskoarengatik eta baita “Girlfriend” abestiarengatik ere, Avril Lavigne abeslariak sari mordoa jaso du bere senarrak lagundurik eta oso pozik dago bere lana horren ondo ulertu dutenengatik, bere arrakastaren oinarri baitira.
Hori dena gutxi ez balitz, kopia mordoa saldu ditu mundu osoan eta bere abestiak herrialde askotako lehenak dira musika zerrendetan eta baita internet bidezko deskargetan ere. Beraz, esan dezakegu neska honek, horren gaztea denez, etorkizun oparoa eta arrakastatsua duela bai abeslari bezala eta baita aktoresa moduan ere, pelikula bat egiteko asmotan dabil eta tarteren bat libre hartzen duenean.
Horrez gain, bere modako enpresa bat martxan jartzekotan dabil eta bere modelo nagusia bere jarraitzaileetako bat izango da. Edozein kontzertutan aukeratuko du bere moda enpresako aurpegi berria.


