“Eurovision”, Serbia irabazle

May 13, 2007

Horrela da, bai. Europako herrialdeen botoen arabera, Serbia izan zen atzo gauean Helsinkin (Finlandia) ospatu zen “Eurovision Song Contest”, Europako lehiaketa musikalik handi eta famatuenaren irabazlea.

Marija ŠERIFOVIĆ izeneko abeslariari eta bere abestiari, “Molitva”, esker, 268 puntu lortzearekin batera, “Eurovision Song Contest” eko puntuen errekorra lortu zuten; baina kontuan hartu beharra dago aurten berriro hautsi dela herrialde parte hartzaileen errekorra, 42 izan dira eta denera.

Horregatik, aurten ere semifinal bat egin behar izan dute. Bertan 28 herrialdek hartzen zuten parte, Serbia barne, eta Europako biztanleen eskuetatik boto gehien lortu zituzten 10 herrialde finalera pasa ziren.

Gainera, hau zen Serbiak lehiaketa honetan parte hartzen zuen lehenengo aldia, izan ere, joan den urte arte, Serbia eta Montenegro moduan aurkeztu dira lehiaketa musikal honetara. Serbia bezala, Montenegro, Georgia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Austria ere lehenengo aldiz aurkeztu dira, baina denek ez dute finalera pasatzeko zorterik izan.

Oraindik semifinaletik igarotzea lortu ez duten herrialdetako bi, Portugal eta Andorra, finalera pasatzeko justu-justu ibili arren, ez zuten pasatzerik lortu, Portugal 11. postuan geratu baitzen eta Andorra, berriz, 12. postuan.

Baina Espainiak ez zuen uste zen zorterik izan final handian, hogeigarren postuan geratu baitzen D´Nash taldea. Nahiz eta Internet bidez Europako biztanleek egindako inkesten arabera mutil talde hau faboritoetako bat izan, sorpresa handiak izan genituen atzo gauean.

Bai parte hartzaileez, bai irabazleaz, bai botoei buruz…. informazio gehiago nahi izanez gero, Klikatu hemen.