Alyson Stoner

April 25, 2007

Alyson Rae Stoner, 1993ko abuztuaren 11n Toledo-n (Ohio) jaioa, aktoresa eta hip-hop dantzari Amerikarra da.

Alyson Stoner asko esfortzatu zen O’Connell Dance Studio (Holland-en, Ohio) dantza akademian eta Margaret O’Brien modelo akademian. Horri guztiari esker, sari goraipagarriak jaso zituen bai dantza lehiaketetan, bai antzerkiak egiten eta baita modelo lanak egiten ere, azken honetan IMTA enpresak urteko modelo onena izateagatik saritu zuen.

Los Angelesen egindako dantza entrenamendu gogorren ondoren, 13 urteko neska hau Missy Elliott eta Eminem abeslarien bideoklipetan azaldu zen dantza egiten; 2004 eta 2006 urteetan zehar, Alyson JammXKids musika taldearekin ere aritu zen dantzan. Taldetik irten beharra izan zuen film batzuk egiteko eta dantza lehiaketetarako ondo presta zedin.
2002. urtean, Alyson Stoner Disney Channelen Mike’s Super Short Show telesaileko pertsonaietako bat bihurtu zen.

2003 eta 2005 urteetan, berriz, Baker familiaren 12 haurretako baten papera egin zuen, Sarah Baker-ena hain zuzen, Cheaper by the Dozen eta Cheaper by the Dozen 2 komedietan.

Telebistan ere azaldu da inoiz, Drake & Josh, The Suite Life of Zack and Cody eta That’s So Raven telesailetan, esaterako.

2007. urtea hasieran Alice izeneko pelikula bat grabatzen hasi zen eta aurtengo udan Disney Channelen telesail berri batean Isabellaren ahotsa izango da.

Baina, hala ere, bere afiziorik gustokoenarekin jarraituko duela azaltzen du, dantzarekin. Hip-hop klaseak ematen ditu Millennium Dance Complex izeneko akademian.