Avril Lavigne
April 13, 2007Avril Ramona Lavigne 1984ko irailaren 27an jaio zen Napanee-n, Ontario izeneko Kanadako probintzia bateko herri batean. Abeslari Kanadar honek “Skate” musika egiten du, baina baita Pop/Rock-a ere eta bere kantetako batzuk Pop Punk izeneko estiloan sartzen dira. Bai bere arrakasta handiagatik eta baita bere diskoen salmenta altuagatik izar berri gazteetako bat da. 2 disko edukita 30 milioi kopia saldu ditu mundu guztian. Gainera, 30 sari baino gehiago irabazi ditu.
Txiki txikitatik erakutsi zuen Avril-ek bere musikarako gaitasuna eta, bere amak dioenez, 2 urte zituenean bere haurtzaindegitik etxerako bidean kantatzen etortzen zen bidean. 5 urterekin, berriz, gospel musika abesten hasi zen herriko elizako koroan, bere amarekin batera. Adin horrekin, gitarra jotzen ere hasi zen. Musikarekin lotura zuten lehiaketa guztietan hartzen zuen parte eta 12 urterekin zorte onak lagundu zuen neska, lehiaketa bat irabazi zuen eta Shania Twain abeslariarekin abesteko aukera izan zuen.
16 urterekin, eta oraindik ikasketak amaitu gabe zituela, Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere anaiak lagunduta bertan musika mundurako ateak irekiko zitzaizkion esperantzarekin. New York-erako bidaia batean Antonio “LA” Reid-ek (Pink izeneko musika grabazio enpresa baten jabea) country musika abesten entzun zuen “Chapters” liburutegian eta hortxe hasi zen abentura handia. Avril-ek berehala egin zuen tratua gizon harekin eta Artista Records agentziak abeslariarekin tratua egin zuen. Horduantxe, Cliff Magnes konpositoreak lagunduta, hasi zen “Let Go”ren (Avril Lavigne-ren lehenengo CD-a) grabaketa. Horrela, Grammy sari bat irabazi zuen Avril-ek denbora jakin batean 18 milioi kopia saltzeagatik.
Nahiz eta fama duen bere jarraitzaileekin, egia esan, oso jatorra eta zintzoa dela diote bere lagun askok.
“Under My Skin”en (artistaren bigarren diskoa), Avril helduago bat ikus dezakegu, bere irudi gaiztoaz urrun eta kantu zuzenagoak egiteko gaitasunarekin, neska nerabeek mutilekin dituzten arazo normaletan pentsatuz eginak. Bigarren album honen 13 milioi kopia baino gehiago saldu ziren eta bertako bi kantu, “He wasn´t” etra “Nobody´s Home”, oso famatu egin ziren abeslariaren bizitzako zati asko deskribatzen zituztela eta.
Avril, 2006ko uztailaren 22an, arratsaldeko 5etan hain zuzen ere, Deryck Whibley-rekin, “Sum 41” musika taldearen abeslariarekin, ezkondu zen Montecito-n (Kalifornia).
Bere hirugarren diskoa, “The Best Damn Thing” izenekoa, urte honetako (2007) apirilaren 17an kaleratuko da eta bere lehen singlea, “Girlfriend”, jada estreinatu zen eta orain bideorik ikusienen zerrendan kokatzen da www.youtube.com helbidean. Abesti honen berezitasunetako bat honako hau da: 8 hizkuntza ezberdinetan grabatu dute (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez).


Kaixo lierni oso ondo dago zure blaga gai interesgarriez betea. Badakizu neri gai hauek asko interesatzen zaizkidala eta ia denak irakurrita ditudala. Idatzi al duzu Vannesa Hudgenseren diskari buruz?¿?¿
Ez baduzu idatzi aholkatzen dizut idaztea oso diska polita da eta jejeje nik irakurriko dut. Beno ba luzatzen ari naiz eta utzi egingo dut Manuk arrapatu baino lehen.Beno ba mxx asko agur wapixima!!!
Comment Egilea uxui — May 7, 2007 @ 9:11 am