“Headstrong”
April 29, 2007“Headstrong”. Horixe da, hain zuzen ere, Ashley Tisdale-k, High School Musical filmean Sharpay Evans-en papera egiten duen neskak, bakarlari moduan grabatu duen lehen diskoaren izenburua.
Mundu guztia High School Musical 2-ren zain dagoen bitartean, Disney Channeli esker ezagun egin den gaztetxo honek bere lehen diskoa kaleratu du, “Headstrong” eta diskoaren lehen singlea “Be good to me” da.
Neska bera oso arro dago diskoaren emaitzekin eta salmentekin, asko saldu baita azken aste hauetan. Honela esan zuen Ashley-k duela egun batzuk Estatu Batuetako telebistarako programa batean elkarrizketatu zutenean:”Jende gehienak neure pertsonaiak ezagutzen ditu, eta ez ni neu, bizitza normalean naizen bezala. Egia esan, inoiz ez dut nire bizitza pertsonalari buruz hitz egiten kameren aurrean, baina disko honetan ni neu izan naiz eta, horregatik, jendeak, abestien letren bitartez, hobeto ezagutuko nauela espero dut.” Beraz, disko honi esker hobeto ezagutu dezakenu. “Jendeak beraiek bezalako pertsona normal bat naizela jakitea nahi dut, eta edonori gerta dakizkiokeen arazo eta kezkak ere izaten ditudala.”
Gainera, High School Musical 2 grabatzen bukatu ondoren, beste diskoren bat kaleratzeko asmoa du eta, ondoren datozen proiektuek eragozten ez badute (High School Musicalen hirugarren zatia grabatzeko kontratua sinatu du eta oraindik ziurtatu gabe dago beste pelikula batean parte hartuko duela protagonistarena egiten), 2010erako bere 3. diskoa eskuetan izan ahalko dugu.
Badira hilabete batzuk disko hau atera zela eta Estatu Batuetan sekulako arrakasta izaten ari da, izan ere, kaleratu zenetik, lehen 10 diskorik salduenen zerrendan jarraitzen du eta High School Musicalek izandako arrakasta izan duela esan daiteke.





