Ashley eta Mary Kate Olsen

February 19, 2007

Mary-Kate Olsen eta Ashley Fuller Olsen 1986ko ekainaren 13an jaio ziren Sherman Oaksen (Kalifornia). Aktoresak izatetik aparte, enpresa erraldoi baten jabe dira. Neska hauek oso famatuak egin dira, izan ere, beren gurasoei esker (David Olsen eta Jarnette Jones), 9 hilabete zituztenetik ez diote ez telebistan eta ez pelikuletan azaltzeari utzi biki hauek. Gainera, beraientzat arau bat balitz bezala, beti batera izan dira telebistako programetan, pelikuletan, erreportajeetan, gala ofizialetan… eta haur zirenetik bilioi bat dolar baino gehiago izan dituzte euren menpe.

Biki hauek beraien aktoresa karrera “Full House” telesailean (1987. urtean estreinatua) hasi zuten. Nahiz eta 5 hilabeterekin kontratatuak izan ziren, 9 hilabete zituztenean hasi ziren lanean. Telesail hau oso famatua egin zen 80ko hamarkadaren amaieran eta baita 90ko hamarkadan ere. Baina jendeak ez zekiena zera zen, bikiek pertsona bakarra interpretatzen zutela, hau da, Michelle Tanner, eta neskatoak aldatu egiten zituzten grabaketetan, horrela haur aktoreen legea bete ahal izateko. Baina, jendeak Michelle Tanneren papera egiten zuena bakarra zela uste zuenean (Mary Kate Ashley Olsen izena zuena), bikiek eta gurasoek pertsona desberdinak zirela esan behar izan zuten.

Denbora gutxiren buruan telesailaren amaiera izan zen, baina, hala ere, neskatxek beraien pertsonaiaren argazkiak saldu zituzten. Beraien izenak oso entzunak bilakatu ziren mundu osoan, bai euren negozioengatik eta bai euren arropak, koloniak, aldizkariak, publizitateak, filmak, eta baita bideojokoen (“Mary Kate and Ashley’s Magical Mystery Mall” ) salmenta ikaragarriengatik. Gaur egun, bai Ashley Olsen eta Mary Kate Olsen oso ezagunak dira oraigo nerabeen modan, Hollywoodeko beste haurren bideak jarraituz (Shirley Temple, Ron Howard, eta Macaulay Culkin, beste batzuen artean).

“The Adventures of Mary-Kate and Ashley”filmean eta ABCrako egin zuten “Two of a Kind” programan, horrela “So Little Time” telesailean bezalaxe, parte hartu zuten. Beraiek idatziriko liburu sorta handi bat ere badute. Baina, 2004. urtean denok harri eta zur utzi gintuzten Unibertsitatera joago zirela jakinarazi zutenean; hori, jakinda ia aktore eta aktoresa nerabe gehienek nahiago izaten dutela beraien lana egiten jarraitu. Baina, hala ere, badaude ikasten jarraitzea erabakitzen dutenak ere (Brooke Shields, Jodie Foster, Julia Stiles eta Natalie Portman, adibidez). Orain, Ashley Psikologia ari da ikasten eta Mary Kate, berriz, Argazkilaritza.

Hau dena gutxi ez balitz, bikiek Hollywoodeko famaren paseoko izar bat lortu zuten 2004ko apirilaren 29an. Beraiek izan dira izar hori lortzen duten gazteenak eta izar bakoitzak 500 milioi dolar balio duela estimatzen da.

Iruzkinik ez »

The URI honetara bidali trackback erreferentziak: http://gurekin.blogsome.com/2007/02/19/ashley-eta-mary-kate-olsen/trackback/

Iruzkinik ez, oraingoz.

RSS feed-a mezu honen erantzunentzat.

Iruzkina idatzi

E-posta helbidea beharrezkoa da konfirmazioetarako baina ez da publikatuko, HTML Onartzen da: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>