Jesse McCartney
February 7, 2007Jesse McCartney 1987ko apirilaren 9an jaio zen New Yorken, beraz, 20 urte egingo ditu laster. Bi anai gazteago ditu, Lea eta Timmy eta bere kirolik gogokoenak surfean aritzea, beisbolean jolastea eta eskiatzea, elurretan nahiz uretan, dira. Gehien gustatzen zaion kolorea laranja da eta bi xagu ditu maskota moduan, Mocha eta Blanche. Gainera, beldurra die intsektuei.
Artisten familia batetik dator, bere gurasoek, Ginger eta Scot McCartneyk udazkenero praktikatzen zuten bi hilabetez gero, abenduan, musikal handiak presentatzeko; abeslari bikainak ziren eta, nahiz eta orain ez dabiltzan horretan lanean, ongi abesten jarraituko dutela pentsatzen dut.
Jessei bere musikarako zaletasuna auzoko teatroko obra bat egiten ari zela azaldu zitzaion, bere paperak abestiren bat edo beste kantatzea eskatzen zion eta. Gainera, aktore bezala, arrakasta handia lortu zuen 1997an, “The King and I” izeneko obran, Brodwayen. 11 urterekin, berriz, “Sexto Sentido” pelikulako umearena egiteko kasting batera presentatu zen, baina huts egin zuen, ez zuten hartu eta 1998ko ekainean, Jesse, ABCren “All My Children” telesailerako aukeratua izan zen. Telesailean egin zuen lana zine eta telebista enpresa askok goraipatua izan zen eta Emmy saria jasotzeko aukeratuetako bat izan zen 2001. urtean eta 2002. urtean aktore gazterik onenaren moduan.
Geroztik telesai askotan hartu du parte eta paperen bat edo beste ere egin du The Pirates in Central Park” eta “Pizza” pelikuletan. “Sugar Beats” taldera sartu zenean egin zuen bere lehen musikala eta, horri esker, izan zuen bere lehenengo Grammy saria jasotzeko aukeratuetako bat izateko aukera. Jessek 12 urte bete zituenean 2000 mutilen artean aukeratua izan zen “Dream Street” musika taldearen zati izateko eta 3 urte eta erdiz egon zen bertan beste 4 mutilekin.
Talde honen azken albumak salmenten lehen postua hartu zuen denbora luze batez eta zilarrezko diskoa saria jaso zuten albumagatik. Talde honetan zebilela, Jessek bere lehen bira egin zuen Britney Spears eta Aron Carten abeslariekin. Gainera, taldearen abesti batzuk “Pokemon 2000” eta “The little Vampire” pelikuletan agertu ziren.
Taldea utzi eta 2 urtera, bere lehenengo taldearen, “Sugar Beats”en, produktorearekin elkartu zen eta bien artean “Jump Ahead Productions” produkzio enpresa sortu zuten. Ordurako Jesse abeslari profesionala zen.
Azkenik, 2004. urtean, bere bakarkako lehen albuma grabatu zuen, “Beautiful Soul”, eta “multi” zilarrezko diskoa lortu zuen Jessek.
2004 eta 2005 urteen tartean ere oso famatua egin da “Summerland” telesailean egiten zuen bere gurasoen hilketaren ondorioz bere izebaren etxean bizi zen surf-ariaren papera eginez.
Estatu Batuetan 2006ko azaroaren 19an kaleratu zen bere azken diskoa, “Right Where You Want Me”. Bertako 12 abestietatik 11 berak idatzi eta eginak dira.

