Ashley Tisdale
February 4, 2007Ashley Tisdale 1985ko Uztailaren 2an jaio zen, beraz, orain, 22 urte ditu eta, bere lanak eskatzen diolako, Los
Angelesen bizi da bere txakurrarekin (Blondie). Bere lagunik onena Jennifer Tisdale da, bere bidea jarraituz aktoresa egin den bere ahizpa nagusia. Ashleyren kolore gustukoena arrosa da eta shushia eta pizza ditu janari gustukoenak. Bere film gustukoenak “Just Married”, “My Best Friends Wedding” eta “How to Lose a Guy in 10 Days” dira. Lanik ez duenean abestea, egun osoa erosketak egiten pasatzea edo lagunekin hirian zehar ibiltzea gustatzen zaio.
Bill Perlman, Ashley Tisdale errepresentatzen jarraitzen duen managerra, izan zen neska honen kanturako eta antzerkirako talentua deskubritu zuena, Ashleyk 3 urte baino ez zituenean. Beranduago film batean parte hartzeko kasting batera iristen lagundu zion gizonak, baina, zoritxarrez, ez zuten hartu. Hala ere, Ashley saiatu eta saiatu ibili zen paperen bat lortzeko nahiz kantuan aritzeko. Eta bere lan gogorrari esker, 8 urte zituela, mundu guztitik etorri ziren neska mordo baten artean aukeratua izan zen pelikula batean parte hartzeko. Ez zen beste munduko ezer, baina Ashleyk oso ondo egin zuen.Urte hartan bertan Brodway-ko “Les Miserables” musikalean parte hartzeko eskaitza bat izan zuen eta eskaintza hura onartu zuen. Ondorengo urtean “Annie” musikaleko kastinga gainditu zuen eta munduko hiri handienetan ibili zen musikal honetan lanean. Gainera, Etxe Zurian abestu zuen 12 urte zituenean.
Baina, gaur egun Disney Chanelen emititzen duten “Hotel dulce hotel, las aventuras de Zack y Cody” telesailean egin zen famatu Maddie-ren, Tipton izeneko hotel batean gozokiak saltzen eta bertako jatetxean abesten duen andere baten bikiak zaintzen lan egiten duen neskaren, papera egiten.
Gainera, duela gutxi sekulako arraksta izan duen “High School Musical”pelikula musikalean, Kenny Ortegak zuzenduriko filmean, parte hartu duenetik benetan famatu bihurtu da eta, gainera, Zac Efron eta Vanessa Hudges bezalako aktoreekin egin du lan. Pelikula hau 2006ko urtarrilean estreinatu zen eta Disney Chanelen historian ikusle gehien izan dituen filmea izan da. Bertan, Ashleyk, 2 abesti abesten ditu, “Bob to the top” eta “What I´ve been looking for”, hain zuzen ere.
Hori dena gutxi ez balitz, laster estreinatuko den “High School Musical 2”n ikus dezakegu eta film honen bigarren zatia lehenengoa bezain arrakastatsua izatea espero da.

