Elkarrizketa: Hillary duff
December 11, 2006Hillary Duff 1987ko irailaren 28an jaio zen Houstonen, Texas (Estatu batuak). 6 urterekin bere lehen filmea egin zuen eta geroztik askotan hartu du parte. Baina “Lizzie McGuire” telesailari esker egin zen famatu mundu osoan. Diskoak ere atera ditu eta arrakasta handia izan dute. Gaur egun neska hau oso ezaguna da.
-Kaixo Hillary! Poz handia da guretzat zuri elkarrizketa bat egiteko aukera paregabe hau edukitzea. Zer iruditzen zaizue elkarrizketarekin hasten bagara? Ea ba, kontaiguzu, noiz hasi zinen lan honetan?
-Hain zuzen ere 6 urterekin egin nuen nire lehen filma eta nik esango nuke horduan hasi nintzela lan honetan, nahiz eta 2 urterekin hasi nintzen iragarkiak egiten.
-Zergatik aukeratu zenuen lan hau?
-Ez nuen aukeratu, kasualitatez izan zen. Kontua zera da, nire aitonak txalet eder bat zuen new York inguruan eta ni udaro joaten nintzen bertara aste betzuk pasatzera. Baina uda hartan Los Angeleseko zine produkzio enpresa batek dei egin zion aitonari ea txaleta filme bat grabatzeko utziko al zien eskatuz. Nire aitonak, nola ez, baietz erantzun zien baina trukean ni telebistan agertzea nahi zuela azalduz. Beraz iragarki bat egiteko dei egin zidaten eta nire gurasoek , talentu berezia sometu zidatelako, akademia espezializatu batean sartu ninduten.
-Lan honen bidea jarraitu ez bazenu, zein lan egitea gustatuko litzaizuke?
-Mediku izatea asko gustatuko litzaidake. Ilusio handia emango lidake larri zegoen gaio bat sendatu eta berak niri eskerrak emateak. Hori bai, gaixoari zerbait gertatzen bazaio…….. Eta gainera odola ikusiaz gero zorabiatu egiten naiz eta ziplo lurrera erortzen.
-Zenbat disko kaleratu dituzu? Besteren bat merkatura ateratzeko asmorik bai?
-Bost. Bost disko kaleratu ditut eta denak asko saldu dira. Horrek jendeari gustatu zaizkiola esan nahi du eta ni oso pozik jartzen naiz hori dela eta. Baina gehien saldu dena “Most Wanted” izan da. Orain beste disko berri batean ari naiz lanean baina ez presa askorekin, azkena, “Play With Fire”, duela oso gutxi kaleratu baidut.
-Zure azken filmean zure ahizparekin aritu zara lanean. Zer moduz moldatu zarete?
-Primeran moldatu gara. Beti eraman izan naiz ondo nire ahizparekin eta, nahiz eta batzuetan haserretu, berehala adiskidetzen gara berriz. Eta, filmeari dagokionez, ikustea gomendatuko nizueke!
-Kontxo, kontxo! Jada bukatu dugu elkarrizketa eta, nik bezalaxe, zuk ere ondo pasako zenuela pentsatzen dut.
-Horrela da, bai.
-Tira ba, mila esker Hillary eta espero dugu ez duzula gu harritze ori inoiz utziko. Hurrengorarteeee!!!! Eta zuek, gustatu al zaizue elkarrizketa?? Ba hurrengoan beste norbaiti egingo diogu galdeketa, beraz aguuuuur!!!!


Kaixo Lierni!
Lan bikaina egiten ari zara benetan! Asko gustatu zait elkarrizketa, horrelako gehiago idatzi behar zenituzke.
Agur!!!
Comment Egilea Izaro — December 12, 2006 @ 8:10 pm
Kaixo Lierni!
Asko gustatu zait zuk egindako elkarrizketa ea besteren bat egiten duzun?ç
Agur!!!!
Comment Egilea Itziar Gaztañaga — December 20, 2006 @ 6:21 pm
Aupa Lierni;
Kostatu zait zure blogarekin hastea, ezta? Baina nola arraio nahi duzu hori egitea oraindik bidali ez badidazu zure bloga zein den.
Hori alde batera utzita, zoriondu nahi dizut lanarengatik, baina gauza pare bat komentatu nahi dizut:
1.- Estekak ez dauzkazu ongi jarrita. Horretarako dagokion eremura joan eta bertan jarri behar dituzu ongi.
2.- Aurreko mezuan imajinatzen dut bideo bat sartu nahi zenuela, baina ez da ezer ikusten. Bideoak sartzeko egin beharrekoa ikasi bitartean ez sartu. Bestela bloga izorratuta geldituko zaizu.
Bukatzeko, edozein zalantza argitu nahi izanez gero, badakizu nire posta zein den.
Comment Egilea Magic — December 21, 2006 @ 3:51 pm