EGUNEAN JAR ZAITEZ

January 4, 2008

Kaixo denoi!!! Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkizuet blog hau eratzen lagundu didazuen guztioi, irakurlerik gabe, blog hau ez baitzen ezer izango. Eta, bigarrenik, jakinarazi nahi dut blog berria dudala, informazio erabat berriarekin eta diseinua goitik behera aldaturik.

Bertan egun-eguneko informazioa eta berriak irakurri ahal izango dituzue eta multimedia txoko bat ere ezarri dut youtubeko bideoak ikus ditzazuen.

Nire blog berria bisitatzeko, KLIKATU HEMEN. Espero dut gustuko izango duzuela. Agur!!!

Girlfriend, sekulako arrakasta!

June 14, 2007

The Best Damn Thing da abeslari eta abesti-idazle Kanadar honen hirugarren diskoaren izena. Dirudienez, hau izan da bere hiru diskoen artean arrakasta gehien izan duena. Album berri hau joan den apirilaren 17an atera zen Kanadan eta egun bat lehenago, apirilaren 16an, hain zuzen ere, kaleratu zen Erresuma Batuan.

Diskoaren lehenengo singlea “Girlfriend”, mundu osoan entziuna den abesti famatua, izenekoa da eta bigarrena”When You’re Gone”. Gainera, album honetan Eragon filmerako Avrilek egin zuen abestia sartu du.

Neska gazte honek disko hau azkarra, dibertigarria, gaztea, dantzagarria eta gustagarria dela esaten du, berak nahi zuen bezalakoxea, alegia. Eta oso pozik dago diskoaren emaitzarekin, bere ilusio guztiak jarri baitzituen disko honetan eta, gainera, bere senarrak, Deryck Whibley (Sum 41 musika taldeko abeslaria), asko lagundu zion.

Orain arte “The best damn thing” emaitza bikainak ari da ematen eta mundu guztian entzun dezakegu. Hori bai, bere lehen singlea, “Girlfriend”, zortzi hizkuntza desberdinetan, (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez), grabatua izan da eta horri dagokio bere arrakasta ikaragarria.

Bai diskoarengatik eta baita “Girlfriend” abestiarengatik ere, Avril Lavigne abeslariak sari mordoa jaso du bere senarrak lagundurik eta oso pozik dago bere lana horren ondo ulertu dutenengatik, bere arrakastaren oinarri baitira.

Hori dena gutxi ez balitz, kopia mordoa saldu ditu mundu osoan eta bere abestiak herrialde askotako lehenak dira musika zerrendetan eta baita internet bidezko deskargetan ere. Beraz, esan dezakegu neska honek, horren gaztea denez, etorkizun oparoa eta arrakastatsua duela bai abeslari bezala eta baita aktoresa moduan ere, pelikula bat egiteko asmotan dabil eta tarteren bat libre hartzen duenean.

Horrez gain, bere modako enpresa bat martxan jartzekotan dabil eta bere modelo nagusia bere jarraitzaileetako bat izango da. Edozein kontzertutan aukeratuko du bere moda enpresako aurpegi berria.

“Eurovision”, Serbia irabazle

May 13, 2007

Horrela da, bai. Europako herrialdeen botoen arabera, Serbia izan zen atzo gauean Helsinkin (Finlandia) ospatu zen “Eurovision Song Contest”, Europako lehiaketa musikalik handi eta famatuenaren irabazlea.

Marija ŠERIFOVIĆ izeneko abeslariari eta bere abestiari, “Molitva”, esker, 268 puntu lortzearekin batera, “Eurovision Song Contest” eko puntuen errekorra lortu zuten; baina kontuan hartu beharra dago aurten berriro hautsi dela herrialde parte hartzaileen errekorra, 42 izan dira eta denera.

Horregatik, aurten ere semifinal bat egin behar izan dute. Bertan 28 herrialdek hartzen zuten parte, Serbia barne, eta Europako biztanleen eskuetatik boto gehien lortu zituzten 10 herrialde finalera pasa ziren.

Gainera, hau zen Serbiak lehiaketa honetan parte hartzen zuen lehenengo aldia, izan ere, joan den urte arte, Serbia eta Montenegro moduan aurkeztu dira lehiaketa musikal honetara. Serbia bezala, Montenegro, Georgia, Hungaria, Txekiar Errepublika eta Austria ere lehenengo aldiz aurkeztu dira, baina denek ez dute finalera pasatzeko zorterik izan.

Oraindik semifinaletik igarotzea lortu ez duten herrialdetako bi, Portugal eta Andorra, finalera pasatzeko justu-justu ibili arren, ez zuten pasatzerik lortu, Portugal 11. postuan geratu baitzen eta Andorra, berriz, 12. postuan.

Baina Espainiak ez zuen uste zen zorterik izan final handian, hogeigarren postuan geratu baitzen D´Nash taldea. Nahiz eta Internet bidez Europako biztanleek egindako inkesten arabera mutil talde hau faboritoetako bat izan, sorpresa handiak izan genituen atzo gauean.

Bai parte hartzaileez, bai irabazleaz, bai botoei buruz…. informazio gehiago nahi izanez gero, Klikatu hemen.

“Headstrong”

April 29, 2007

“Headstrong”. Horixe da, hain zuzen ere, Ashley Tisdale-k, High School Musical filmean Sharpay Evans-en papera egiten duen neskak, bakarlari moduan grabatu duen lehen diskoaren izenburua.

Mundu guztia High School Musical 2-ren zain dagoen bitartean, Disney Channeli esker ezagun egin den gaztetxo honek bere lehen diskoa kaleratu du, “Headstrong” eta diskoaren lehen singlea “Be good to me” da.

Neska bera oso arro dago diskoaren emaitzekin eta salmentekin, asko saldu baita azken aste hauetan. Honela esan zuen Ashley-k duela egun batzuk Estatu Batuetako telebistarako programa batean elkarrizketatu zutenean:”Jende gehienak neure pertsonaiak ezagutzen ditu, eta ez ni neu, bizitza normalean naizen bezala. Egia esan, inoiz ez dut nire bizitza pertsonalari buruz hitz egiten kameren aurrean, baina disko honetan ni neu izan naiz eta, horregatik, jendeak, abestien letren bitartez, hobeto ezagutuko nauela espero dut.” Beraz, disko honi esker hobeto ezagutu dezakenu. “Jendeak beraiek bezalako pertsona normal bat naizela jakitea nahi dut, eta edonori gerta dakizkiokeen arazo eta kezkak ere izaten ditudala.”

Gainera, High School Musical 2 grabatzen bukatu ondoren, beste diskoren bat kaleratzeko asmoa du eta, ondoren datozen proiektuek eragozten ez badute (High School Musicalen hirugarren zatia grabatzeko kontratua sinatu du eta oraindik ziurtatu gabe dago beste pelikula batean parte hartuko duela protagonistarena egiten), 2010erako bere 3. diskoa eskuetan izan ahalko dugu.

Badira hilabete batzuk disko hau atera zela eta Estatu Batuetan sekulako arrakasta izaten ari da, izan ere, kaleratu zenetik, lehen 10 diskorik salduenen zerrendan jarraitzen du eta High School Musicalek izandako arrakasta izan duela esan daiteke.

Alyson Stoner

April 25, 2007

Alyson Rae Stoner, 1993ko abuztuaren 11n Toledo-n (Ohio) jaioa, aktoresa eta hip-hop dantzari Amerikarra da.

Alyson Stoner asko esfortzatu zen O’Connell Dance Studio (Holland-en, Ohio) dantza akademian eta Margaret O’Brien modelo akademian. Horri guztiari esker, sari goraipagarriak jaso zituen bai dantza lehiaketetan, bai antzerkiak egiten eta baita modelo lanak egiten ere, azken honetan IMTA enpresak urteko modelo onena izateagatik saritu zuen.

Los Angelesen egindako dantza entrenamendu gogorren ondoren, 13 urteko neska hau Missy Elliott eta Eminem abeslarien bideoklipetan azaldu zen dantza egiten; 2004 eta 2006 urteetan zehar, Alyson JammXKids musika taldearekin ere aritu zen dantzan. Taldetik irten beharra izan zuen film batzuk egiteko eta dantza lehiaketetarako ondo presta zedin.
2002. urtean, Alyson Stoner Disney Channelen Mike’s Super Short Show telesaileko pertsonaietako bat bihurtu zen.

2003 eta 2005 urteetan, berriz, Baker familiaren 12 haurretako baten papera egin zuen, Sarah Baker-ena hain zuzen, Cheaper by the Dozen eta Cheaper by the Dozen 2 komedietan.

Telebistan ere azaldu da inoiz, Drake & Josh, The Suite Life of Zack and Cody eta That’s So Raven telesailetan, esaterako.

2007. urtea hasieran Alice izeneko pelikula bat grabatzen hasi zen eta aurtengo udan Disney Channelen telesail berri batean Isabellaren ahotsa izango da.

Baina, hala ere, bere afiziorik gustokoenarekin jarraituko duela azaltzen du, dantzarekin. Hip-hop klaseak ematen ditu Millennium Dance Complex izeneko akademian.

Kontuz, bikiak aske dabiltza!

April 14, 2007

Dagoeneko hasi dira arazoak “Tipton” hotelean, izan ere, Sack eta Cody izeneko bikiak gerra emateko asmoarekin datoz gure telebistetara. Ez dira minutu bat ere geldirik egongo eta arazoak barra barra izango dira. Nola? Ez dakizuela zein telesaili buruz hitz egiten ari garen? “Hotel dulce hotel: las aventuras de Zack y Cody” telesailari buruz ari gara!

“Hotel dulce hotel: las aventuras de Zack y Cody” Dysney Chanel-en komedia bikain eta barregarri bat da. Haurrengan pentsatua dagoen telesail moderno bat da (Hori bai, nahi duen guztiak ikus dezake). Estatu Batuetan 2005. urte hasieran estreinatu zen eta Espainian, berriz, urte berdineko irailaren 23an. Telesail honek sekulako arrakasta izan du mundu guztian eta, orain kapitulu berri gehiago grabatzen ari direnez, ez dugu inongo zalantzarik bi mutiko hauek harriturik utziko gaituztela beraien abentura berriekin eta, nola ez, beraien bihurrikeria guztiekin.

Zeri buruzkoa da telesail hau?

Zack eta Cody Martin bere ama Carey-rekin batera bizi dira”Tipton” hotel erosoko 23. pisuko suite batean, Boston-en. Bikiak ez diote arazotan sartzeari uzten eta ezta hoteleko gerentea erotzeari ere. Mosbey jauna. Beste aldetik, London Tipton daukagu, bere aitaren aldetik hotelaren herentzia jasoko duena, eta inoiz ez du dudarik izaten bere arazoetan Maddie sartzeko, Zack maitemindua dagoen eta hotelean gozokiak saltzen dituen neska. Baina benetako protagonistak Zack eta Cody dira. Beraien amak hotelean abesten egiten du lan, bazkari eta afarietan bezeroei abesten, eta behin baino gehiagotan bere bi semeek barregarri utzi dute edo moztu egiten dizkiote bere saioak. Carey-k ia beti jasotzen ditu Mosbey jaunaren kexak, beti haserre dabilela mutikoekin hotela “suntsitzeari” uzten ez diotelako.

Telesail honek Raven-en (Disney-ren “Raven” izeneko telesaileko protagonista) eta Miley Cyrus-en (Disney-ren “Hannah Montana” izeneko telesaileko protagonista) laguntza ere izan du bigarren denboraldian.

Avril Lavigne

April 13, 2007

Avril Ramona Lavigne 1984ko irailaren 27an jaio zen Napanee-n, Ontario izeneko Kanadako probintzia bateko herri batean. Abeslari Kanadar honek “Skate” musika egiten du, baina baita Pop/Rock-a ere eta bere kantetako batzuk Pop Punk izeneko estiloan sartzen dira. Bai bere arrakasta handiagatik eta baita bere diskoen salmenta altuagatik izar berri gazteetako bat da. 2 disko edukita 30 milioi kopia saldu ditu mundu guztian. Gainera, 30 sari baino gehiago irabazi ditu.

Txiki txikitatik erakutsi zuen Avril-ek bere musikarako gaitasuna eta, bere amak dioenez, 2 urte zituenean bere haurtzaindegitik etxerako bidean kantatzen etortzen zen bidean. 5 urterekin, berriz, gospel musika abesten hasi zen herriko elizako koroan, bere amarekin batera. Adin horrekin, gitarra jotzen ere hasi zen. Musikarekin lotura zuten lehiaketa guztietan hartzen zuen parte eta 12 urterekin zorte onak lagundu zuen neska, lehiaketa bat irabazi zuen eta Shania Twain abeslariarekin abesteko aukera izan zuen.

16 urterekin, eta oraindik ikasketak amaitu gabe zituela, Estatu Batuetara joan zen bizitzera bere anaiak lagunduta bertan musika mundurako ateak irekiko zitzaizkion esperantzarekin. New York-erako bidaia batean Antonio “LA” Reid-ek (Pink izeneko musika grabazio enpresa baten jabea) country musika abesten entzun zuen “Chapters” liburutegian eta hortxe hasi zen abentura handia. Avril-ek berehala egin zuen tratua gizon harekin eta Artista Records agentziak abeslariarekin tratua egin zuen. Horduantxe, Cliff Magnes konpositoreak lagunduta, hasi zen “Let Go”ren (Avril Lavigne-ren lehenengo CD-a) grabaketa. Horrela, Grammy sari bat irabazi zuen Avril-ek denbora jakin batean 18 milioi kopia saltzeagatik.

Nahiz eta fama duen bere jarraitzaileekin, egia esan, oso jatorra eta zintzoa dela diote bere lagun askok.

“Under My Skin”en (artistaren bigarren diskoa), Avril helduago bat ikus dezakegu, bere irudi gaiztoaz urrun eta kantu zuzenagoak egiteko gaitasunarekin, neska nerabeek mutilekin dituzten arazo normaletan pentsatuz eginak. Bigarren album honen 13 milioi kopia baino gehiago saldu ziren eta bertako bi kantu, “He wasn´t” etra “Nobody´s Home”, oso famatu egin ziren abeslariaren bizitzako zati asko deskribatzen zituztela eta.

Avril, 2006ko uztailaren 22an, arratsaldeko 5etan hain zuzen ere, Deryck Whibley-rekin, “Sum 41” musika taldearen abeslariarekin, ezkondu zen Montecito-n (Kalifornia).

Bere hirugarren diskoa, “The Best Damn Thing” izenekoa, urte honetako (2007) apirilaren 17an kaleratuko da eta bere lehen singlea, “Girlfriend”, jada estreinatu zen eta orain bideorik ikusienen zerrendan kokatzen da www.youtube.com helbidean. Abesti honen berezitasunetako bat honako hau da: 8 hizkuntza ezberdinetan grabatu dute (Gaztelaniaz, Frantsesez, Italieraz, Portugesez, Txineraz, Japonieraz, Alemanieraz eta, nola ez, Ingelesez).

Jeremy Sumpter

April 12, 2007

Jeremy Robert Myron Sumpter 1989ko Otsailaren 5ean Monterrey ( Kalifornia) izeneko hiri batean jaio zen aktore gaztea da, Peter Pan (2003) pelikularen
protagonista izateagatik ezagunagoa.

Kentucky-ko herri txiki batean hazi zen, bere familia bertara joan bai zen bizitzera bera txikia zenean. 11 urte zituenean, Jeremy-k talentuen txapelketa batean parte hartzeko izena eman zuen, horrela sari piloa irabaziz. Ondorioz, errepresentatzaile pertsonal batekin hitz egin zuen eta 200. urtean Los Angelesera joan zen bizi izatera. Bertan hilabete batzuk baino ez zeramatzala, gazteak “Adam Meiks gaztea”-ren papera lortu zuen “Frailty” izeneko filmean, Bill Paxton-en filma.

Beranduago, Danny Glover zine zuzendariak “Henry Sturbuck” izeneko pertsonaiaren papera egiteko aukeratu zuen “Just a Dream” filmean eta, horregatik, aktoreak telebistarako egin diren pelikuletako interpretaziorik onenari saria irabazi zuen “Young Artist Awards”-etan.

“Local Boys” izan zen bere hurrengo pelikula, bertan erakutsi zuen mutil honek, interpretazioaz gain, surfean ere primeran moldatzen zela. Izan ere, filmean surflari gazte baten papera egin zuen.

Mundu osoko aktore gazteen artean eginiko aukeraketa baten ondoren, Jeremy P.J. Hogan-en Peter Pan-en bertsioan (“Peter Pan: the big aventure”) Peter-ena egiteko aukeratu zuten. Hau izan da Jeremy-ren paperik inportanteena eta zinerako ate asko ireki dizkiona. Baina, pelikula hau egiteko, Esgrima entrenamendu gogorrak egin behar izan zituen eta 2 astez egon zen egunero gimnasiora joanez.

“Clubhouse” izan zen Jeremy-k egin zuen lehenengo telesaila, 15 urte zituenean.
Jeremy beti dabil paper ezberdinen bila eta, egunen batean, zuzendari moduan kameren atzean lan egitea da bere ametsa.
Bere denbora librean, Jeremy-k surf-a, saskibaloia eta, igerilekuan, tranpolineko saltoa praktikatzen ditu.

Aktore honi buruz gehiago jakin nahi baduzu, Klikatu hemen.